Zer da SaaS Softwarea?

SaaS Gunea, SaaS software handiena da. Bere erabiltzaileei internet bidez eskuragarri dauden saas aplikazio hoberenak eskaintzen dizkie. Nahiz eta ohiko programa batzuk (zerbitzari eta ordenadore postutan instalatzen diren ERPak adibideak) SaaS modalitateko lizentziak izaten hasi diren, ez dituzte ezaugarri guztiak betetzen.
Bete beharreko ezaugarriak hauek dira:

  • Ez da instalaziorik behar.
  • Sarbidea internet bidez egiten da.
  • Erabiltzen denagatik ordaintzen da.

Zerbitzuaren ostatua hornitzailearen zerbitzarian aurkitzen da, segurtasun neurri guztiekin, kopiak eta aktualizazioak eguneratuta izanik. Honek softwarearen mantentze-lanetaz askatzen gaitu, dena eskaintzen den zerbitzuaren barne baitago. Ordutegi eta leku askatasun guztiarekin, interneteko nabegatzaile bat bakarrik behar dugu aplikaziora sartzeko.

SaaS Softwarea lan eraginkortasuna hobetzen du prozesuak automatizatuz, denborak murriztuz eta produktibitatea hobetuz. Datuak zentralizatuak eta integratuak egongo dira, beste departamentuekin informazioa partekatuz.

Eta ezaugarri hauek, bereziki izango dira Saas aplikazioak enpresetan zabaltzen lagunduko dutenak:

  • Hasierako inbertsiorik ez da beharrezkoa.
  • Kostu murriztua, erabiltzen denagatik ordainduz.
  • Dena barne: softwarea, ostatua, kopiak, etab.
  • Kasu askotan softwarea kontratatu baino lehen hau probatzeko aukera edukiko dugu (Bertsio dohaina eta funtzionala, ordaindu beharreko bertsioaren funtzionaltasun batzuk zabalduz).